Komunikazio
Edozein Komunikazio Ekintza
artikulatu aurretik:
Publizitatea, HH.PP., Marketin
Digitala, Prentsa Kabinetea…
komunikatu beharreko oinarriak
eta helburuak finkatzen dituen
“Komunikazio Plan” bat ezarri
behar da.
“Komunikazio Aholularitzari” dagokio
bere diseinua eta zabalkuntza.
Komunikazio
Aholkularitza
Edozein Komunikazio Ekintza
artikulatu aurretik:
Publizitatea, HH.PP., Marketin
Digitala, Prentsa Kabinetea…
komunikatu beharreko oinarriak
eta helburuak finkatzen dituen
“Komunikazio Plan” bat ezarri
behar da.
“Komunikazio Aholularitzari”
dagokio bere diseinua
eta zabalkuntza.
Komunikazioaren Estratega handia
“Komunikazio Aholkularitza”, marka irudia edo Branding-a sustatzeko “Komunikazio Plan” (KP) bat ezartzeaz gain, haren hedapenaz ere arduratzen da eta, hala uste bada, haren inguruko planteamendu berriak sortzeaz; izan ere, “Komunikazio Plana” erakundearen, merkatuaren eta gizartearen egoera aldakorretara egokitu behar den dokumentu bizia da.
Marka komunikazioa (Branding) eratzerako garaian, kanale, euskarri, teknika eta baliabide ugari eskaintzen dizkigun “Komunikazio Ekosistema” aberats batetaz balia gaitezke. Horrela, gure mezuak off eta on-line testuinguruetan zabaldu ditzakegu: Publizitatea, HH.PP., Prentsa Kabinetea, Marketin Digitala… Funtsean “Ekosistema” hau Metaphŏraren “Zerbitzu Katalogoan” ordezkatuta dago. Eta “Komunikazio Aholkularitza” zerbitzuak, Ekosistema horretan aurkitzen ditugun zerbitzuetatik gure Branding-a eratzeko garaian, baliagarrienak eta errentagarrienak hautatzeko ardura hartzen du.
Horretarako “Komunikazio Aholkularitzak” “KP” bat lantzen du. Bertan, “Ekosistemaren” gainontzeko baliabideen bitartez gerora gauzatuko diren komunikazio ekintzen oinarriak ezatzen dira. Horrexegatik, “Komunikazio Aholkularitza” estratega nagusiena dela aipatzen dugu. Komunikazioaren oinarriak “Plangintza” baten bitartez ezartzen duen sujetua delako eta hau zabaltzen, kontrolatzen eta lortzen diren emaitzak neurtzen dituena ere delako.
“Komunikazio Aholkularitzaren” garrantzia neurtzeko, aldez aurretik gure publikoekin komunikazio prozesu bat hasi nahi dugun eskenatokian jarri behar gara.
Askotan, enpresa, enpresa txiki zein ertainak (ETE), autonomoak… beraien komunikatzeko prozesua martxan jartzea erabakitzen dutenean, pentsatzen duten lehenengo gauza erabiliko duten euskarria edo kanalea zein izango den zehaztea dela uste izaten dute (Publizitatea, Webgunea, Ekitaldi bat antolatzea…). Agian, sormena, umorea erabiltzean, sare sozialetan “egotea”, azken orduko euskarri zein promozio pieza zirraragarrietan, iragarki kopuru handi bat argitaratzean… ere pentsatzen dute.
Batzuetan, lehiakideak imitatzea ere izaten da kontua, horretarako hauek erabiltzen duten euskarria erabiltzea adosten da. Uste sendoa izan ohi da, halaber, erakusketa publiko bat izateak berezko errentagarritasuna duela pentsatzeak. Horrela jardutea akats handia da.
Komunikatzen hasterako garaian, “Komunikazio Plan” (KP) batean planteatzen diren “komunikazio helburuei” eta beste zenbait ñabardurei erreparatu gabe komunikazio euskarri jakin bat edo batzuk hala moduz aukeratzea, ez da inondik inora hartu beharreko lehen erabakia izan behar. Aldez aurretik, gure Marka aztertuz, komunikazio helburu jakin batzuk finkatu behar dira. Horretarako “KP” batek eskaintzen duen metodologia aplikatu beharra dago eta jarraian, “Ekosistemako” komunikazio euskarri edo baliabide bakoitzaren arabera (“Zerbitzu Katalogoan” ordezkatuta) eraginkorrena aukeratu.
Uste hau izatea, hitz egiten dugulako, besteekin komunikatzeko gaitasuna dugula sinestea bezalakoa litzateke. Zehazki zer adierazi behar den jakin gabe, mezurik gabe, gure ideiak nahi dugun moduan ulertu eta balioetsiko diren erreparatu gabe hitzegitea, oker komunikatzea da. Eta baita arriskutsua ere. Gogoratu “ez komunikatzea, komunikatzea dela ere”, baina modu negatiboan komunikatzea, gure omena eta ospea arriskuan jartzea da ere. Eta hori ekiditzeko “Komunikazio Aholkularitza” dago, hau da, komunikazio ekintza oro diseinatu eta honi zentzua ematen dion zerbitzua eta sujetua.
Komunikazio Plana
“Komunikazio Aholkularitzaren” ikuspegitik, Publiko objetibo batekin harremanatzeko baliagarria den kanale batetik komunikatzen hasi aurretik, aldez aurretik Metodologia bat garatzea ezinbestekoa da. Metodologia hori “Komunikazio Plan” batean taxutzen da. “Komunikazio Aholkularitzak” erakundearen beste ordezkariekin batera “Plan” hori jorratzen duen sujetua da. Emaitzak lortzera zuzenduta dagoen Komunikazio Estrategikoaren aldeko apustua egitea, “Komunikazio Plan” baten alde egitea da. Horrela, kanalak eta euskarriak estrategiak hedatzeko espazioak dira, eta horiek guztiak, aurrez definituta dauden posizionamendu, mezu, helburu eta abarren araberakoak dira.
“KP-ak” metodologia bat ezartzen duen dokumentu bat da, besteak beste, komunikazioaren aktibazioaren bidez lortu nahi ditugun helburuak zehazteko baliogarria izanik. Horrela, Komunikazioaren inguruan planteatu beharreko hainbat galderei erantzuten dio: zer lortu nahi den, nori zuzenduko zaion, zein mezurekin, zein kanal, zein baliabide erabiliko diren… zehazten du. Hori guztia modu ordenatuan eta estrategikoan.
Martxan jartzea aktibatu ondoren, lortu beharreko helburuak ere ezartzen ditu. Horretarako, ekintzek duten eragina neurtzen duten indikatzaileak ditu. Martxan jarri ondoren, garrantzitsua da hasieran planteatutako helburuak lortzen diren ala ez erreparatzea, okerreko egoerak zuzentzeko.
Nahiz eta produktu onena izan, honen background guztia isladatzen duen komunikazio estrategia bat ezartzeko gai ez bagara, ezezagutzagatik edota komunikazio politika oker batengatik produktu hori inork ez du erosiko.
Bai “Komunikazio Planak” eta bai “Marketing Planak” antzeko metodologia bat aplikatuz finkatzen dira. Eta “Marketin Digitaleko Planak”, “Publizitate Briefingak”… horiek guztiak Komunikazio edo Marketin Planei begiratu behar diete, planteamendu orokor bat dutelako. Ikusmolde orokor eta estratega hau “Komunikazio Aholkuraritzak” bereganatzen du.
Komunikazio ekintza orok aldez aurreko
hausnarketa eskatzen du. Inork ez luke
hitz egin beharko esan behar duena
aurrez pentsatu gabe. Plana hausnarketa
hori da.
Komunikazio Planak, Marka irudia
hobetzeko gure filosofiarekin bat
egiten dituzten mezuak helarazteko
epe laburrerako, ertainerako eta
luzerarako jarraibideak
ezartzea ahalbideratzen du.
. “Komunikazio Plana” Wikipedian.
KOMUNIKAZIO PLAN BAT MARTXAN JARTZEKO KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZARAKO IRADOKIZUNAK:
“Komunikazio Aholkularitzek” kudeatzen dituzten “Komunikazio Planek” hainbat abantaila dituzte:
- Ibilbide-orri bat egiten dute, eta ekintza zehatzak burutzen dituzte, erakundeek publiko bakoitzari mezua helarazteko gaitasuna izan dezaten.
- Plana prestatzeak aukera ematen du erakundearen barruko zenbait alderdiri buruz hausnartzeko, hala nola xedeari, egiturari, produktu edo zerbitzuen katalogoaren egokitasunari, posizionamenduari eta abarri buruz. Hala, baliozkotzat jotzen ziren erakundeko barne-prozesu asko zuzendu eta hobetu daitezke. Introspekziorako eta barne-ezagutzarako ariketa bat da, oso eraikitzailea negozioaren bilakaerarako.
- Erakundearen helburu estrategikoak lortzen laguntzen dute. Komunikazio estrategia eraginkorra garatzea, berez, enpresaren merkatu-helburuak lortzeko tresna da. Adibidez, epe jakin baterako “Plan Estrategikoa” baldin badago, “Komunikazio Plana” betetzen laguntzen du.
- Erakunde bateko pertsona, sail eta arduradun guztiak komunikazio helburuekin bat etor daitezen laguntzen du. Horrek kanpoko irudi ona proiektatzea errazten du.
- Ikuspena, ospea eta markaren notorietatea bezalako helburuak lortzen laguntzen dute.
- Ziurtasunetan oinarritutako komunikazioa zabaltzen laguntzen dute, ez intuizioetan, horrela erabaki azkar eta zuzenak hartuz.
- Kuantitatiboki, merkatu-kuota eta konbertsioak (salmentak) handitzen laguntzen dute, jende interesatuenari zuzendutako mezu, komunikazio-kanal eta kanpaina eraginkorragoekin lan egitean.
- Marka-irudia (Branding-a) denboran hobetzeko jarraibideak eskaintzen dituzte, posizionamenduarekin lerrokatutako mezu homogeneoen bidez.
- Helburuak lortzeko zein baliabide eta kanale diren egokiak erabakitzen laguntzen dute, gaizki komunikatzeari lotutako kostuak eta arriskuak murriztuz.
Hausnartu
"Komunikazio Plan" bat egitea prozesu zehatza eta zorrotza da, eta errealitate korporatiboaren hainbat alderdiri heldu behar zaio, komunikaziorako oinarriak ezartzeko: posizionamendua, atributuak, mezuak, xede-publikoak...
Fokalizatu
"Plana" egin ondoren, komunikazio helburuak ezarriko dira. Hala, bada, off eta online "Komunikazio Ekosistema" osotik (Publizitatea, Harreman Publikoak, Marketin Digitala...) helburu horiek lortzen hobekien laguntzen duten euskarri/estrategiak aukeratuko ditugu.
Exekutatu eta Neurtu
Ekintzak off eta on-line "Ekosistema" bidez hedatzean, emaitzak neurtuko ditugu, "Komunikazio Aholkularitzak" ekintza zuzentzaileak eta indikatzaileak ezarriko ditu, aukerak detektatuko ditu... komunikazio-emaitza onenak lortuko direla ziurtatzeko.