Komunikabideekin
Harremana:
Prentsa Kabinetea
Prentsa Kabinetea
Harremana:
Prentsa Kabinetea
Gure komunikazioetarako kanal gisa jarduten duten heinean, Komunikabideekiko harremana zaintzea, ziurrenik komunikazio estrategikoaren hedapen-eszenatoki batean, aukera garrantzitsuenetarikoena da. “Laugarren boterea” bezala onartua, hedabideek eragin handia izan dute iritzi publikoaren osaketan.
Erakundeek euskarri propioa duten gainerako komunikazio zerbitzu baliabideetan ez bezala, kasu honetan, kazetariekin ditugun harremanak dira, beraien komunikabideetan egiazkoa eta benetazkoa den informazio bezala gure komunikazioen transmisore eta bozeramaile izateko gaitasuna ahalbideratzeko berma ematen digutenak. Guztiz garrantzitsua Marka Irudiaren (Branding-aren) ikusgarritasunerako, nabaritasunerako eta, batez ere, osperako. Komunikabideetan azaltzeak prestigioa ematen baitu.
Komunikabideekin harreman oparoa lantzen duen arduradun edo Sail batean inbertitzea ezinbestekoa da informazio tratamendu positiboa izateko. Eta baita komunikabideekin gure Marka irudia kolpatu dezaken “Krisialdi Kudeaketa” bati aurre egiteko berma izateko ere.
Prentsa Kabinetearen arduradunak, bere erakundearen mezu edo input estrategikoak dituzten informazio tankerako edukiak kazetariei zuzenean edo zeharka “saltzen” jakiteko hainbat trebetasun izan behar ditu. Trebetasun, teknika eta metodologia desberdinak daude harreman emankorrak ezartzeko.
Gaur egun, Internetaren hedapenaren ostean, erakundeak gizarte-sareetan daude, eta horrek erabat aldatu egin du bere stakeholderekin (erakunde batean interesa duen pertsona edo erakundea) duten komunikatzeko era. Komunikazioa ez da norabide bakarrekoa izango 3.0 Prentsa Kabineteko eskenatoki berrian. Horrek Komunikabideekin Harremana lantzean eragina du.
Hori dela eta, garrantzitsua suertatzen da Community Manager batek “Prentsa-buru” edo “Komunikazio Arduradun” baten ikuskapena izatea: Komunikabideekin Harremanan hauekin hitz egiten dugun eta informazioa hornitzen diegun bezala, gure publikoekiko ikuspegi hori sare sozialetan ere bete behar dugu. Bai Prentsa burua, bai Community Manager-a eta bai erakundearen izenean komunikatzen duen pertsona oro, Komunikazio Zuzendari edo arduradun baten gainbegirapean egon beharko litzateke. Eta azken hau, era berean, Staff moduan Erakundearen Zuzendaritzarekin koordinatuta.
Komunikabideetan ikusgai izateko, Komunikabideekin Harremana sustatu eta albiste izateko informazio hau kontuan hartu.
Komunikabideekiko Harremanean Kazetari gisa pentsatu behar da. Gure jardueren artean berri bat bilatu. Kontua ez da informazio korporatiboa saltzea, kontua da kazetaria eta publikoa gertaera edo gertaera nabarmen batekin tsunditzea.
Ikus-entzunezko hedabideetan eragina bilatzen badugu, beren kabuz hitz egiten duten irudi nabarmenei emango diegu lehentasuna. Prentsan eta irratian, informazio-errealitatearekin lotura duten edo interes soziala duten gaiak bilatuko ditugu.
Albisteak, elkarrizketak... bezalako inpaktuek informazio bat betetzen dute prentsan, irratian eta telebistan, eta kuantitatiboki eta kualitatiboki kuantifikatzea komeni da. Adi egon behar dugu zer esaten den gugandik hedabideetan, eta lortutako inpaktuak gure publikoei ezagutarazi behar dizkiegu.