Euskarri Korporatiboak:
Papera eta Bideoa
Papera eta Bideoa
Papera eta Bideoa
.
Gure markaren Ikusizko Nortasuna ezarri ondoren, “Ikusizko Identitate Korporatiboaren Eskuliburu” baten bidez nahi dugun posizionamendu grafikoa isladatu dezakegu, arau horiek hainbat euskarri korporatiboetan eta ekimenetan aplika ditzakegularik, hala nola paperean, bideoan, marketinean digitalean, seinaletikan… Gure euskarri korporatiboen eduki horien prestakuntzan “Komunikazio Arduraduna” edo Komunikazio Staff-a parte hartzea komenigarri da, “Komunikazio Plana” (KP) hobekiago eta sakonago barneratzen duen sujetua baita. Horrela, primeran ezagutzen du euskarri korporatiboetan plazaratu beharreko Markaren helburuak, estrategiak, mezuak… nola isladatu.
Katalogoek, aldizkariek, liburuxkek… erakundeak off-line euskarri korporatiboen esparruan duen errealitatearen berri ematen zuten heinean, newsletter-ek, storie-ek, bideo-brandingak, email-marketinak… funtzio bera betetzen dute gaur on-line gunean. Euskarri Korporatibo horietan, ikus-arauak aplikatzeaz gain, “Komunikazo Planean” agertzen diren mezu estrategikoak eta gomendioak aplikatuko dira.
Hala ere, jakin behar dugu gaur egun Internet eremuan ematen den biralizazioari esker posible dela, eta gure publikoak hala eskatzen du, itxuraz helburu ludikoagoa duten beste euskarri korporatibo batzuk plazaratzea (storie). Horrek ez du esan nahi storieen, posten, bideoen eta abarren atzean ez dugula epe luzera irudi onura jakin bat lortzea bilatzen, publiko berriekin harremanetan jartzea, bezero berriak lortzea… Ustezko egunerokotasun horretan ere estrategia bat dago.
Funtsean, aldian behin eduki erakargarrien bitartez (sormenezkoak, ludikoak, dibertigarriak…) publikoaren sare sozialetan toki nazari bat izatea da helburua, publiko honekin elkarrizketa, elkarreragina, biralizazioa… ahalbidetzeko.
Euskarri Korporatibo berriei dagokionez, bideo korporatiboak edo Branding bideoa asko aldatu dira duela gutxi arte enpresa handiak bakarrik burutu zitzaketen bideo korporatibo eta telebistako iragarkiekin alderatuz. Edozein grabazio eta ediziori aurre egiteko beharrezko den giza talde zein ekipo tekniko kopurua eta kostua izugarri murriztu dira, eta Internet-ek bideo hauen erabilera demokratizatu egin du, gaur egun bideo branding bezala deritzoguna ahalbideratuz. “Bideo sozialaren” deribazio komertziala da, sare sozialetan aurkitu daitekena (erabilera pertsonalekoa) eta oso kostu txikikoa.
Markek, gaur egun, mota horretako bideo sozialak erabiltzen dituzte haien publiko potentzialarekin hitz egiteko eta haiekin harreman iraunkorrak ezartzeko. Hori artikulatzeko, Marketin Digitalaren teknika eta printzipioak aplikatzen dira (SEO eta SEM ekintzak, e-mail marketina, social media…).
Euskarri Korporatibo bezala Bideo horiek gure Marka bereizteko aukera ona dira, hurrengo bi urteetan bideo-trafikoa Interneteko edukien trafiko guztiaren %90 suposatuko baitu. Gaur, edozein ETEk, saltokik… bideo sozialen aukerak erabil ditzake bere enpresa helburuak lortzeko (Facebook Live, YouTubeko zuzeneko bideoak, Twitter, Instagram, gif animatuak…). Eta inbertsio apal batekin, maila goren batera pasatzea, maila handiagoko bideo korporatiboak sortuz.
Aukera-leiho bat dago! Mugimenduan dauden irudiek testu edo argazki finkoek baino eragin handiagoa dutelako. Erakundeek, ETEek eta negozioek konpetentziari aurre egin behar diete, eta beren produktuak eta ekimenak ezagutarazteko bideoak erabiltzearen alde egin behar dute; izan ere, web guneetan eta sare sozialetan, euskarri koporatibo hauetan, ikustea irakurtzea baino erakargarriagoa suertatzen da. Eta sare sozialen estrategia egokiarekin, gainera, gure bidera birala suertatzea.
Euskarri Koporatiboko ikus-entzunezko estrategia erakargarri bat behar bezala ezartzeko, motion graphics teknikek eskaintzen duten postprodukzioko maila bereizlea oso lagungarria izan daiteke (gortinatxoekin, joko tipografikoekin, trantsizioekin, efektuekin…). Bideoek, beraien inpaktu ahalmen altua dela eta, gure komunikatzeko era lehiakideen aurrean desberdintzeko eta nabarmentzeko aukera ematen dute.
Euskarri Korporatibo berriak diren heinean Sare sozialetarako bideoak sortu eta sustatzean, zenbait berezitasun hartu behar dira kontuan:
Bideo-plataforma nagusia da. Haren audientzia, neurri handi batean, “Y belaunaldikoa” da (18-35 urte). 3 minutuko bideoak dira ezagunenak.
Bideo sare esanguratsuenetarikoena da. Erabiltzaileak albisteak errepasatzen dituen bitartean bideoek auto erreprodukzioarako erakusten duten ahalmena, beraien edukiak jarraitzeko aukera bermatzen dute. Erabiltzaileen %25a “Y belaunaldian” kokatzen da”. 21 eta 44 segundu bitarteko bideoak jarraituenak dira.
Batez ere 35 urtetik beherako emakumeak bezerotzat dituen sare honetan argakiak nagusitzen diren arren, bideoak presentzia handia izaten dute. Gaur egun, bideoek gehienez 60 segundoko iraupena dute. Social Mediako Euskarri Korporatibo garrantzitsua bihurtu dira.
Publiko gaztea du. Egunero, mila milioi historia eta 400.000 milioi “snaps” baino gehiago bistaratzen dira. Bideoek segundu gutxi batzuk irauten dute, eta laburtasuna eskatzen da.
GIF animatuek, Periscope eta Vine funtzioa eta bideo natiboak funtzionatzen dute. Mugikorretan presentzia handiarekin, bideoek segundu erdi eta 140 segundu artean irauten dute.
"Komunikazio Plana"ren ondorioei erantzunez, gure helburuetarako egokienak diren off eta on-line euskarri korporatiboak eskuratzeko lehentasunak ezarriko dira.
Euskarri korporatibo guztietako edukiak, mezuak... eta ikus-arauak berberak izanen dira beti, jendearengana edo helburura egokituz. Horrela, koherentzia eta sendotasuna mantenduko dira.
Katalogo eta baliabide korporatibo esanguratsuak izatea lagungarria da beste komunikazio-estrategia batzuei laguntzeko. Marketin Digitalean, adibidez, garrantzi berbera dute estrategiek, euskarriek eta eduki korporatiboek.