“Gure egiak bestei hizkuntza metaforikoan adierazi behar dizkiegu, zeren eta egi biluzia ez baitu inork ulertzen”
Orson Scott Card (Idazlea)
“Gure egiak bestei hizkuntza metaforikoan adierazi behar dizkiegu, zeren eta egi biluzia ez baitu inork ulertzen”
Orson Scott Card (Idazlea)
Metaforak (latinetik metaphŏra) hizkuntzan zein pentsamenduan mugitzen direlaren ustea izaten ohi dut, hortaz trebetasunez komunikatzen ditugunean era batera edo bestera jokatzera gonbidatzen gaituztela ere antzematen dut. Bere hunkiberatasun sotilean haien botere guztia ezkutatzen da.
Egia espazio minimoan gordetzea eta limurtzea metaforen eta komunikazioaren bi ezaugarri inplizitu dira. Harreman horretatik sortzen da Metaphŏra-Komunikazio Estrategikoa: beren enpresa-helburuak lortzeko asmoz marka-komunikazioa kudeatzen duten erakundeentzat (ETEak, enpresak, autonomoak, etab.) Komunikazio Estrategikoko Aholkularitza.
Komunikazioa, edozein erakunderentzat estrategikoa suertatzen da. Maila guztietan eragiten duen Kudeaketa-tresna ahaltsua da, bai salmenta-prozesuaren aurreko faseetan, bai ondorengo faseetan. Holistikoa da eta berezkoa negozio guztietan. Edukitzailea eta edukia da. Hala, Edukitzailea baliabideak kudeatzean datza, gure komunikazioa helarazteko: off edo on line kanalak/euskarriak (norberarenak zein kanpokoak), langileak, iritzi publikoa… Edukia, berriz, baliabide horien bidez zabalduko den komunikazioaren oinarriak eraginkortasunez ezartzen jakitean oinarritzen da.
Ikuspegi global eta zeharkako hori “Irudi eta Komunikazio Planen” (IKP) bidez gauzatzen da:
Horren ondorioz, “IKP”ek Markaren ordezkari diren estamentu eta pertsona guztiek beren gain hartu beharreko Komunikazio Kultura bat bereganatzea ahalbidetzen dute, guztiek ahots bakar gisa hitz egin dezaten, horrela negozio baten barneko prozesu guztien funtzionamendu egokia errazten duen komunikazio-koherentzia bermatzen du.
Erakundeei beren marka-irudia eraikitzeko, komunikazio estrategikoa garatzen eta ezartzen laguntzen hogei urte baino gehiago daramatzat lizenziatu nintzenetik. Ikuspegi estrategiko hori aplikatuz, nire zerbitzuak bai “Irudi eta Komunikazio Planen” (IKP) burutzea eta ezartzea, eta bai “Komunikazio-ekosistema”-ko on eta off line baliabideak erabiliz: Publizitatea, Prentsa Kabinetea, HH.PP, Marketin Digitala… Plan horiek zabaltzea uztartzen dute,
Horrek, baliabide horiek garatzeko gaitasun teorikoak (erredakzioa, komunikabideekiko harreman estuak…) zein teknikoak (diseinua, SEO/SEM, Social Media… kudeaketa) uztartzea eskatzen du. Eta, azkenik, komunikazio ekimen bakoitzak lortu dituen emaitzak interpretatzea, bai “Planeko” helburuak baloratzeko, edota bai neurri zuzentzaileak, ekintza berriak… gauzatzeko.
Metaphŏraren Zerbitzuen Katalogoak logika horri erantzuten dio: “Komunikazio Aholkularitza”, aldez aurretik, metodologia hori nola artikulatu den (“Komunikazio Plan” batean sostengatua) eta on zein off-line baliabideak konbinatuz nola gauzatu den zehazten duen zerbitzua da. Entitate bakoitzak haien aplikazioa balora dezan web-gune honetan, zerbitzu horien oinarri batzuk azaltzen saiatzen naiz.
Komunikazio-prozesu eraginkor bat hastea ez da hutsala, ez intuitiboa, ez eta zenbait baliabideren aplikazioak berez eskaintzen duen zerbait ere: sormena, umorea, publizitate-pieza baten diseinu zirraragarria… ez dute, berez, emaitzak bermatzen. Ezta ehun iragarkik, mila tweetek edo hirurehun prentsa-oharrek eraginkortasunez komunikatzen dutela pentsatzea. Logika ez da hori. Logika metodoa da. Edo, beste era batera esanda, Komunikazioaren oinarriak finkatzeko printzipioak eta komunikazioa eraginkortasunez zabaltzeko estrategia eta kanal bakoitzaren ezagutza.
Gure marka-irudia eraikitzeko eta gure enpresa-helburuak lortzen laguntzeko Komunikazio Estrategikoa.
Zuen komunikazioari zentzua ematen lagundu ahal izatea espero dut!